2013(e)ko abenduaren 19(a), osteguna

Mari Domingi ikastolan




Hori opari zerrenda hartu duena Mari Domingik.  Ikastolara hurbildu zaigu ikasleen gutunak
jasotzera eta horiekin batera ikasleen maitasun adierazpenak jaso ditu..



2013(e)ko abenduaren 13(a), ostirala







Atzo LHko 1. eta 2. zikloko ikasleek barazki eta fruta ekologikoen tailerrean parte hartu zuten. Argazkian ikusten ditugu beraiek frutekin prestatutakoa erakusten.

2013(e)ko abenduaren 3(a), asteartea



Abenduaren 3an Euskararen eguna ospatu genuen. Argazkian Argitxo agertzen da bere urtebetetzea ospatuz.




2013(e)ko azaroaren 25(a), astelehena

ZORIONAK, AUZOLANARI ESKER HELBURU BAT GEHIAGO BETETA

 

Joan den ikasturte bukaeran Ikastolako Guraso Taldeak Eztegarako egoitzako gelen egoera ikusita, hauek margotzeko beharra aztertu zuen.
Horretarako, gurasoei deialdi bat egin zitzaien eta lan hori burutu zen.
Gelak margotzez bukatu genuenean, gainontzeko eremuek ere (pasilloak, eskailerak…) margotzeko beharra zutela konturatu ginen.
Ikasturte honen hasieran, lan hauekin jarraitzea erabaki genuen. Helburua bete da!
Joan den larunbatean (azaroak 23), Eztegarako Ikastola margotzez bukatu genuen. Eginkizun hauetan 40 gurasok baino gehiago parte hartu izan dute. Mila esker guztioi!
Erran gabe doa, auzolanean, boluntario moduan, egindako lan guztiei esker, Ikastolak diru aunitz aurrezten duela.
Zalantzarik gabe, gure seme-alaben hezkuntzarako erabiltzen diren eremuak hobetzeko asmoz gure denboraren zati bat eskaintzeak merezi du.
Bertzerik gabe, jaso ezazue gure agurrik beroena.


Guraso Taldea.


Posted by Picasa

2013(e)ko azaroaren 15(a), ostirala

2013(e)ko azaroaren 11(a), astelehena

Xaloa telebistak ikastolan grabaturiko bideoa
GAZTAIN JATE EGUNA  

Aurreko ortziralean gaztain jate eguna ospatu genuen. Euria ari zuenez Altzateko frontoian egin genuen. Euriari aurre egin genion gaztaina goxo eta bero beroak janez.

.

Gurasoak eta ikasleak danbolinari eragiten


 Lerroan txintxo gaztainak jasotzeko.


Gaztainak danbolinean sartzeko prest.