2014(e)ko martxoaren 28(a), ostirala

PORROTX LABIAGA IKASTOLAN!!






HH.KOAK ZALAIN-ZOKO AUZOAN EGUN PASA

H.H.koak Zalain-Zokora irteera egin genuen martxoak 14ean.
Ikastolatik ttipi-ttapa oinez joan ginen, inguruko paisaiak ikusiz
eta bidenabar herritik urruti samar dauden Alkaiaga eta Zalain-Zoko auzoak
ezagutuz.
Ederki disfrutatu genuen !!!!! 




Matxus Perugorria Montiel ikerlaria ikastolan


Ikastolako ikasle ohia den Matxus Perugorria Montiel izan dugu ikastolan. Ikerbasquen egiten dituen ikerketei buruz solastu zen eta Ikerlari izateko erabakia zergatik hartu zuen azaldu .

Gibelan sortzen diren kalteei aurre egiteko ikerkuntzan murgilduta dago. Ikerlari izateak profesionalki eta pertsonalki zer suposatzen duen azaldu digu. Ikerketara bideratzen den diru gutxiaz aritu gara baita ere.

2014(e)ko martxoaren 23(a), igandea

2014(e)ko martxoaren 17(a), astelehena

KAZETARITZA LEHIAKETA



DBH2ko ikasleek Diario de Navarrak antolatzen duen lehiaketan parte hartuko dute. Horretarako 4 talde osatu dira eta bertze horrenbertze pertsona ekintzaileri egingo diete elkarrizketa.

2014(e)ko martxoaren 11(a), asteartea

2014(e)ko martxoaren 6(a), osteguna

Ikastolen elkarteko Udako aisialdi eskaintza

 Aisialdia

Gaur, martxoaren 5ean, ireki da Udako Aisialdi Eskaintzaren izen ematea. Aurten, gainera, jantzi berriekin dator, bi egonaldi berri eskaintzen direlako eta guztia atari berri batean atondu delako.