2014(e)ko ekainaren 13(a), ostirala

Mikroipuin lehiaketa

LH6ko Urko Telletxeak, Euskara Kultur Elkargoak antolatzen duen mikroipuin lehiaketaren 1. saria irabazi zuen. Sari banaketa ekitaldia ikastolan egin zen. Ekitaldian ikastolako bertsolaritza ikasleak aritu ziren besteak beste. Antolatzaileen web orrian ikus daiteke honen inguruko informazioa. Ttipi- Ttapan ere ikus daiteke.

Urko Telletxearen Ipuin saritua
"Izua"
Gau hartan, kapitaina itsasontziko koadernoan, urduri, hasi zen idazten, kontatzen: pasatutako egun beltzak egin ahaztezinak. Denak hilak, den-denak hilak zeuden. Itsasontzi hartan bera zen bizirik irauten zuen bakarra. Nola adieraz zezakeen beldurra, bakardadea, barruko tristura hura? Nola ezabatu ikusi eta aditu zuena.