2014(e)ko urriaren 31(a), ostirala

Birziklai tailerra


 ESKOLA JASANGARRIEN SAREA





ESenRED - birziklatzeari buruzko saioa

Gure Ikastola ESenRED sarean (Eskola jasangarrien sarea) sartuta dagoela eta, Ikastolak martxan jarri duen jasangarritasunaren aldeko proiektuarekin lotuta, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitatearen bidez, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek birziklatzeari buruzko saioan parte hartzeko aukera izan zuten.

Ikastolako ikasle ohia den Eila Sagastibeltza izan zen birziklatzeari buruzko saioaren arduraduna eta bertzeak bertze, URREZKO LAU ARAUAK (RRRR) azaldu zizkien:

Kontsumoa muRriztu.
Beharrezkoa ez dena bazteRtu (ontziak, produktu toxikoak...).
BeRrerabili gauza bererako edo bertze gauzetarako (kargatzen diren pilak, erosketetarako poltsak...)
BiRziklatu.



Saioa bukatzeko, birziklatzea modu egokian egiteko gaikako bilketa nola egin behar den landu zuten. Hau da, hondakin bakoitza zein edukiontzira bota behar den. Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitatearen web orrian informazioa eskuratu daiteke: http://www.bortziriakzabor.com/eu/fr_resid_campanas.htm



2014(e)ko urriaren 27(a), astelehena

LURRAREN EGUNA


 Igandean lurraren eguna ospatu zen. Gure ikasleek postua jarri zuten eta 3 saskien zozketa egin zen, hauek dira saritutako zenbakiak:





1. saria: 2173


2. saria: 2080

 3. saria: 1776







2014(e)ko urriaren 22(a), asteazkena

Savoir Vivre - Etwinning

DBH2ko ikasleek, Euskal Herriko egokitasun eta errespetuzko ekintzen inguruko aurkezpen bat egin dute “Savoir Vivre” izenburupean. Etwinning proiekturako egindako lan hau ikusi nahi?


Labiaga: English Blogeko lasterbidea:  http://labiagaenglish.blogspot.com.es/

 BERA EZAGUTZEN

Ikastolako gaztetxoenak Bera ezagutzera ateratzen gara ortziraletan. Zortez eguraldi ederra izan dugu gehienetan.
Lehenengo egunean, Ikastolatik gotti Garmendiko bordaraino goitu ginen udazkeneko fruituak biltzen genituen bitartean: gaztainak, ezkurrak, urrak...
Lehengo astean aldiz, herritik barna Ilekuetaraino ailetu ginen eta bukatzeko Altzate plaza gibelean dagoen parkera joan ginen. Ederki pasatu genuen!!!

HHko Ikasleak
ARRAUN, ARRAUN!!!!

2014(e)ko urriaren 21(a), asteartea

40. urteurrena ospatzeko bazkaria


Urriaren 4ean ikastolaren egun berezia ospatu genuen. ikastolaren 40. urteurrena betetzen den honetan ikastolako sortzaileak izan ziren Josu Goia, Espe Aranibar, Bego Aranibar, Bixente Taberna, Antton Erkizia, German Goienetxe eta Ixa Ordoñez omendu zituzten, Aurreskua dantzatuz eta oroigarri bana emanez.

2014(e)ko urriaren 1(a), asteazkena