2015(e)ko apirilaren 30(a), osteguna

Ingeles Udalekuak!

 

Labiaga´s English Summer Camp - 2015

 

      
    Ikasleen artean hirugarren hizkuntzaren ezagutza eta erabilera bultzatzeko asmoz, Labiaga Ikastolak hamazazpigarren urtez, ingeles udalekuak antolatu ditu Beran. Aurten berrikuntza moduan, udaleku ITXIAK ere antolatu ditu Labiagak, ingelesaren murgilketa sakona bermatzeko asmoz.

  • Udaleku IREKIAK: 1999 - 2009 bitartean jaio diren guztientzat zabalik daude.
  • Udaleku ITXIAK: 10-16 Urte bitarteko ikasleei zuzenduta daude. (1999-2005 urteen bitartean jaioatakoak hain zuzen)

     Ingelesaren erabilera eta hizkuntza honekiko bizipena bultzatuz, Udalkuotan ikasleek ingelesa MODU LUDIKOAN ikasiko dute harreman berriak eginez eta joko eta ekintza desberdinen bidez, ingelesarekiko duten ezagutza praktikan paratuz eta ongi pasatuz. Gainera, ikasle helduenak, udabentura kiroletan parte hartzeko aukera izanen dute ( arrauna, mendia, tximu-basoa, bizikleta...)

    Guzti hau bermatzeko, begiraleon eta kordinatzaileon babes eta esperientzian oinarritzen gara. Begirale eta Koordinatzaile ofizialak izateaz gain, ingeles maila altuko (C1) zein atzerriko begiraleak izan ohi gara udalekuotan, non esperientziak, laguntasunak eta ardurak diren gure lanabes eta Ikasleek ongi pasatzea gure helburu. Nahiz eta Labiagako udaleku itxiak lehengo aldiz antolatzen ditugun aurten, bertze udaleku mila antolatzen irituak gara eta arituko garelakoan laister arte agurtzen gara!
Anima zaitez eta pasa mezua! ready to roll?

* TXANDA BAKOITZA OSATZEKO GUTXIENEZ 12 IKASLEK IZENA EMAN BEHARKO DUTE.


INFORMAZIO GEHIAGO INGELES UDALEKUEN ATALEAN!










Time to remember!!!

TIME TO REMEMBER ALL THE BEST MOMENTS OF OUR ECHANGE WITH OUR POLISH FRIENDS!

THANK YOU!

SEE YOU SOON!