2016(e)ko otsailaren 25(a), osteguna

Euskaraz bizi ahal daiteke?




 UEUk (Udako Euskara Unibertsitatea) antolatuta, Estitxu Fernandez etorri da gaur ikastolara, hitzaldia ematera.

Euskaraz bizi ahal daiteke?
Ahalegina egiteak zer dakar? Zenbaitek ez ulertzea, batenbat haserretzea...



































Euskaraz bizitzea erabaki daiteke. Donostiako Egia auzoan (Lutxo Egiak Bilbon egindakoan oinarrituta) egindako ekintzaren adibidea azaldu digu. Auzoan, bi hilabetez, aste beteko txandak eginez, euskara hutsean aritzeko ahalegina egin zuten zenbait auzotarrek.
Hala ere horrrelako ahalegin handia egin gabe, badaude egunerokoan egin daitezken keinu txikiak: agurtzerakoan, eskatzerakoan...... euskaraz egin daiteke, keinuen bidez lagunduta beharrezkoa baldin bada, ez dakienak euskara entzun dezala bederen.


Rol jokuaren bitartez, euskaldunak izaten dituen ohituren, edota zailtasunen inguruan, hausnarketa egin dugu.


Euskaraz ez dakienak, euskararen olatuaz inguratuta egongo balitz, eta zerbait galtzen duela sentituko balu, euskarara hurbiltzeko ahalegina egingo luke?

Hor dago galdera eta norberak sentitzen duenaren arabera bere tantatxoa jarri dezake olatua handitzeko.