2016(e)ko urriaren 19(a), asteazkena

ERRONKA

Labiagako eta Tantirumairuko ikasle ohiak, Bianan ospatu zen Nafarroa Oinezean aritu ziren, Erronkan parte hartzen.





































2016(e)ko urriaren 18(a), asteartea

ZORIONAK FERNANDO!!!

Albistea: http://erran.eus/bortziriak/1476426020320

Euskadi Literatura Saria irabazi du Fernando Mikelarena beratarrak

Ttipi-Ttapa.Xorroxin 2016-10-14 08:16   Kultura  Bortziriak  Bera 
 
Gaztelerazko saiakera saria irabazi du, 'Sin piedad. Limpieza política en Navarra, 1936’ liburuarekin
Euskadiko Literatura Saria entzutetsuak jakinarazi ditu Eusko Jaurlaritzak eta horietako bat, Fernando Mikelarena Peña historialari beratarrak lortu du. Hain zuzen ere, gaztelerazko saiakera saria irabazi du, Pamiela argitaletxeak argitara eman duen Sin piedad. Limpieza política en Navarra, 1936 liburuarekin.
Fernando Mikelarena beratarrak Euskadi Literatuta saria irabazi du bere azken liburuarekin. | Ikusi handiago | Argazki originala

Epaimahaiaren ustez, «ikerketa sakon batetik abiatuta, gizartearen sentsibilitatea hunkitzen duen gai baten inguruko hausnarketarako gonbidapena egiten baitu saiakerak». Modu berean, «lan honek memoria historikoa berreskuratzeari balioa ematen diola» onartzen dute, «isildutako iraganari sarbidea emanez».
Mikelarenarekin batera, gaztelerazko literatur lanen ilustrazio atalean Mikel Casal donostiarra saritu dute, Así es la dictadura lanarengatik.
Euskarazko saiakerako saria Mitxelko Urangari eman diote, Tartaroa. Mina, boterea eta egia (Pamiela) lanagatik eta Uxue Alberdik jaso du haur eta gazte literaturakoa, Besarkada lanagatik (Elkar).
Sarien garrantzia azpimarratu du Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura, Hezkuntza eta Gaztedia sailburu ordeak, eta sariak epaimahai profesionalek ematen dituztela nabarmendu du. Datorren astean aurkeztuko dituzte gainontzeko sariak, eta azaroaren 17an egingo sari banaketa Donostiako San Telmo museoan.