2017(e)ko abenduaren 23(a), larunbata

IDAZLEAK IKASTOLAN!

Liburuak gozagarri 2017 

Ikasleen artean irakurzaletasuna sustatzeko helburua duen Nafarroako Gobernuko Euskara atalaren ekimena da. Euskal Idazleen Elkartearekin batera, euskarazko literatura ezagutzera bultzatzen duten saio bereziak antolatu ditu, liburuen egileak ikastetxeetara joateko aukera eskainiz. Aukera hau probestuz, Labiaga Ikastolak egin duen eskaria onartua izan da eta 2017ko

Jasone Osoro eta Jokin Mitxelena idazleak Ikastolara etorri dira.



















Eguberri eta Urte berrri on!!!!


Eguberri eta Urte Berri On! 










Gehitu epigrafea

Olorongo ikasleekin elkarturkean!

DBH1eko ikasleak OLORONGO Ikasleekin elkatrukean. 


Kultura ezberdinak ezagutarazi eta zabaltzea helburu duen proiektu Europearraren barruan egindako elkartrukean parte hartu dugu Labiaga Ikastolako ikasle eta irakasleok. Olorongo zein Bortzirietako ohitura eta tradizioak ezagutzen, ikasten eta partekatzen ibili gara ikasturte guzti honetan zehar Teknologia berriak eta Internet-a erabilita. Aste honetan ordea, ikasitako guztia beraien azaletik bizi eta ezagutzeko aukera izan dute gure ikasleek. 



Astelehenean Olorongoak Labiaga Ikastolara etorri ziren. Gure ikasleek eta familiek hain bat ekintza prestatu zituzten beraientzat: Euskal gastronomia dastatzera eman, elkarte bat zer de erakutsi, Olentzeroa nola egin eta ospatzen dugun azaldu, herri kirol txapelketatxo batean parte hartu, Bera eta Lesakako gune erranguratsuen nondik norakoa jakin, Euskal musika, kanta eta dantzez gozatu..... 



Asteazkenean denak elkarrekin Oloronera joan ginen, beraien ohiturak lehenengo pertsonan ezagutu eta bizitu ditugu, lagun berriak egin ditugu eta familia berri batekin bizitu gara 3 egunez. Ortziralean etxera bueltatu gara, gure maletak zein garunak ezagutzaz eta laguntasunez ongi beteta ditugula. Esperientzia bikaina!!