And yesss!!! this is our first official step towards our new POLISH friends! hope they like our surprise! ;)
Baii!! urduritasunez beteta baina lehenengo pausu "ofiziala" eman dugu gure Poloniako lagun berriak ezagutzeko! sorpresa iritsiko zaielakoan eta gustatuko zaien esperantzaz...
Ongi izan!
DBH2
2014(e)ko abenduaren 17(a), asteazkena
2014(e)ko abenduaren 12(a), ostirala
Larun ttiki mendi taldearen irteerak
Ikastolaren 40. urteurrena ospatzeko Labiagarat joan ginen.
Hurrengo irteera Izokiak ikustera izan zen, arrain ederrak ikusi genituen.
2014(e)ko abenduaren 3(a), asteazkena
DBH2 ETWINNING!
DBH2-ko ikasleek etwinning proiekturako egindako 2. lana ikusi nahi? joan LABIAGA: ENGLISH atalera edo egin "klik" azpiko estekan.
Labiaga English
DBH1 ENGLISH
Ladies and gentlemen. Children of all ages...may I proudly present you The Real Stars of LABIAGA!
DBH1 English students, musicians and video directors are willing to show you their hard work and they hope you'll enjoy the videos!
DBH1 INGELERA
Gizon, emakume, neska edo mutil... adin guztietako ikusleak, ongi etorri Labiaga Ikastolako Izarren Antzokira!!
Hementxe dituzue DBH1eko Ingeles ikasleak, talde lanean egindako proiektuak zuekin partekatzeko irrikitan. Gozatu, alaitu eta iritziak idatzi!
2014(e)ko abenduaren 1(a), astelehena
EUSKARAREN EGUNA
Euskararen eguna ospatu dugu eguraldi euritsuari aurre eginez.
Kantatu, dantzatu eta indarra hartzeko, gurasoek prestatutako talo goxoak jan ditugu
2014(e)ko urriaren 31(a), ostirala
Birziklai tailerra
ESKOLA JASANGARRIEN SAREA
ESenRED - birziklatzeari buruzko saioa
Gure Ikastola ESenRED sarean (Eskola jasangarrien sarea) sartuta dagoela eta, Ikastolak martxan jarri duen jasangarritasunaren aldeko proiektuarekin lotuta, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitatearen bidez, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek birziklatzeari buruzko saioan parte hartzeko aukera izan zuten.
Ikastolako ikasle ohia den Eila Sagastibeltza izan zen birziklatzeari buruzko saioaren arduraduna eta bertzeak bertze, URREZKO LAU ARAUAK (RRRR) azaldu zizkien:
Kontsumoa muRriztu.
Beharrezkoa ez dena bazteRtu (ontziak, produktu toxikoak...).
BeRrerabili gauza bererako edo bertze gauzetarako (kargatzen diren pilak, erosketetarako poltsak...)
BiRziklatu.
Saioa bukatzeko, birziklatzea modu egokian egiteko gaikako bilketa nola egin behar den landu zuten. Hau da, hondakin bakoitza zein edukiontzira bota behar den. Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitatearen web orrian informazioa eskuratu daiteke: http://www.bortziriakzabor.com/eu/fr_resid_campanas.htm
2014(e)ko urriaren 27(a), astelehena
LURRAREN EGUNA
Igandean lurraren eguna ospatu zen. Gure ikasleek postua jarri zuten eta 3 saskien zozketa egin zen, hauek dira saritutako zenbakiak:
1. saria: 2173
2. saria: 2080
3. saria: 1776
2014(e)ko urriaren 22(a), asteazkena
Savoir Vivre - Etwinning
DBH2ko ikasleek, Euskal Herriko egokitasun eta errespetuzko ekintzen inguruko aurkezpen bat egin dute “Savoir Vivre” izenburupean. Etwinning proiekturako egindako lan hau ikusi nahi?
Labiaga: English Blogeko lasterbidea: http://labiagaenglish.blogspot.com.es/
BERA EZAGUTZEN
Ikastolako gaztetxoenak Bera ezagutzera ateratzen gara ortziraletan. Zortez eguraldi ederra izan dugu gehienetan.
Lehenengo egunean, Ikastolatik gotti Garmendiko bordaraino goitu ginen udazkeneko fruituak biltzen genituen bitartean: gaztainak, ezkurrak, urrak...
Lehengo astean aldiz, herritik barna Ilekuetaraino ailetu ginen eta bukatzeko Altzate plaza gibelean dagoen parkera joan ginen. Ederki pasatu genuen!!!
HHko Ikasleak |
ARRAUN, ARRAUN!!!! |
2014(e)ko urriaren 21(a), asteartea
40. urteurrena ospatzeko bazkaria
Urriaren 4ean ikastolaren egun berezia ospatu genuen. ikastolaren 40. urteurrena betetzen den honetan ikastolako sortzaileak izan ziren Josu Goia, Espe Aranibar, Bego Aranibar, Bixente Taberna, Antton Erkizia, German Goienetxe eta Ixa Ordoñez omendu zituzten, Aurreskua dantzatuz eta oroigarri bana emanez.
2014(e)ko urriaren 1(a), asteazkena
2014(e)ko ekainaren 13(a), ostirala
Mikroipuin lehiaketa
LH6ko Urko Telletxeak, Euskara Kultur Elkargoak antolatzen duen mikroipuin lehiaketaren 1. saria irabazi zuen. Sari banaketa ekitaldia ikastolan egin zen. Ekitaldian ikastolako bertsolaritza ikasleak aritu ziren besteak beste. Antolatzaileen web orrian ikus daiteke honen inguruko informazioa. Ttipi- Ttapan ere ikus daiteke.
Urko Telletxearen Ipuin saritua
"Izua"
Gau
hartan, kapitaina itsasontziko koadernoan, urduri, hasi zen idazten,
kontatzen: pasatutako egun beltzak egin ahaztezinak. Denak hilak,
den-denak hilak zeuden. Itsasontzi hartan bera zen bizirik irauten zuen
bakarra. Nola adieraz zezakeen beldurra, bakardadea, barruko tristura
hura? Nola ezabatu ikusi eta aditu zuena.
2014(e)ko apirilaren 30(a), asteazkena
Patxi Lazkanotegiri egindako elkarrizketa
Diario de Navarra kazetaritza lehiaketaren barrenean ikastolako DBH2ko
zenbait ikaslek pertsonai desberdinei elkarrizketa egin diete. Honako
hau duzue Patxi Lazkanotegiri, erleetan aditua denari, egindakoa irakurtzeko aukera.
Joseba Larralderi egindako elkarrizketa
Diario de Navarra kazetaritza lehiaketaren barrenean ikastolako DBH2ko
zenbait ikaslek pertsonai desberdinei elkarrizketa egin diete. Honako
hau duzue Joseba Larralderi egindakoa bideoan ikusteko aukera.
Matxus Perugorriari egindako elkarrizketa
Ane Bergarari egindako elkarrizketa
2014(e)ko martxoaren 28(a), ostirala
HH.KOAK ZALAIN-ZOKO AUZOAN EGUN PASA
H.H.koak Zalain-Zokora irteera egin
genuen martxoak 14ean.
Ikastolatik ttipi-ttapa oinez joan
ginen, inguruko paisaiak ikusiz
eta bidenabar herritik urruti samar
dauden Alkaiaga eta Zalain-Zoko auzoak
ezagutuz.
Ederki disfrutatu genuen !!!!!
Matxus Perugorria Montiel ikerlaria ikastolan
Ikastolako ikasle ohia den Matxus Perugorria Montiel izan dugu ikastolan. Ikerbasquen egiten dituen ikerketei buruz solastu zen eta Ikerlari izateko erabakia zergatik hartu zuen azaldu .
Gibelan sortzen diren kalteei aurre egiteko ikerkuntzan murgilduta dago. Ikerlari izateak profesionalki eta pertsonalki zer suposatzen duen azaldu digu. Ikerketara bideratzen den diru gutxiaz aritu gara baita ere.
2014(e)ko martxoaren 23(a), igandea
2014(e)ko martxoaren 17(a), astelehena
KAZETARITZA LEHIAKETA
DBH2ko ikasleek Diario de Navarrak antolatzen duen lehiaketan parte hartuko dute. Horretarako 4 talde osatu dira eta bertze horrenbertze pertsona ekintzaileri egingo diete elkarrizketa.
2014(e)ko martxoaren 11(a), asteartea
2014(e)ko martxoaren 6(a), osteguna
Ikastolen elkarteko Udako aisialdi eskaintza
Gaur, martxoaren 5ean, ireki da Udako Aisialdi Eskaintzaren izen ematea. Aurten, gainera, jantzi berriekin dator, bi egonaldi berri eskaintzen direlako eta guztia atari berri batean atondu delako.
2014(e)ko otsailaren 21(a), ostirala
HAURREN AUTOESTIMUA
Atzo haurren autostimua lantzeari buruzko hitzaldia ospatu zen. Zenbait guraso eta irakasle bertaratu ziren.
BERA EZAGUTZEN
Ba al zenekien ,ortziralero Haur Hezkuntzako lagunak Bera ,gure herria, ezagutzera ateratzen garela?
Gure herriko txoko guztiak ikustera joaten gara,gure ingurua eta historia bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea ematen digu.
Gure herriko txoko guztiak ikustera joaten gara,gure ingurua eta historia bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea ematen digu.
2014(e)ko otsailaren 14(a), ostirala
Inauteriak datoz
Gutti falta da inauterietarako eta hor dabiltza gurasoak prestaketa lanetan.
Eta ikasleak Inude eta artzainen entseguetan
2014(e)ko otsailaren 5(a), asteazkena
Mugikorra erabiltzeko arau batzuk
2014(e)ko urtarrilaren 30(a), osteguna
ZATOZ IKASTOLARA
Aurrematrikulazio garaia otailaren 20tik 26ra izango da. Edonoiz gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, bakarkako bilera bat egiteko honako bideak dituzue:
posta elektronikoa: bera@ikastola.nettelefonoa: 948630172
2014(e)ko urtarrilaren 22(a), asteazkena
Ikastolan utzitako arropak
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)