Osasuntsu
eta gogotsu ernatu gara gaur ere Izaban, eguraldi kaxkarra eta haizea
zela eta eskiak alde batera utzi behar izan ditugu eta mendira ibiltzera
joan gara.
Ikastolan zer lan eta nola egiten dugun ikusi nahi duzue?
Matrikulazio kanpainarako egindako bideoa ikus daiteke hemen:
Gure Hezkuntza Proiektua aurkezteko eginen ditugun bilerak, honako egun hauetan izanen dira:
EGUNA
ORDUA
HIZKUNTZA
TOKIA
Haur zaintza zerbitzua eskainiko da
Otsailak 7
16:30ean
EUSKARA
Haur eta Lehen Hezkuntzako eraikinean, Eztegara pasealekuan
Otsailak 8
16:30ean
GAZTELANIA
Jakin badakigu ez duzuelak inolako zalantzarik izan nahi, zuen haurraren/en hezkuntza erabakitzeko orduan hartaz, bakarkako bilera bat egiteko aukera eskaintzen dizuegu. Gu ezagutzera etorri eta nahi duzuen guztia galdetzera gonbidatzen zaituztegu. Zuen erranetara gaude telefono hauetan: 948 630 172 edo 608 677 446 Edo e-posta honetan: bera@ikastola.eus Jar zaitezte gurekin kontaktuan eta hitzordu bat adostuko dugu zuen jakin nahia asetzeko.
Labiaga guztiak era berezi eta alaiean bizi genuen Santa Ageda bezpera....
DBH- ko ikasle zein irakasleak , goizean lan egin eta ikasi ondotik ogitartekoak erosi eta denak elkarrekin Eztegarako ikastolan bazkaldu genuen! Bapo-Bapo beteta baserritar jantziak jantzi genituen eta bertze ikasle (LH eta HH), irakasle, guraso....-rekin batera Santa Agedako koplak kantatu genituen herrian barrena. Hotz bazen ere, giro alai eta ederra izan zen nagusi!
Esku hotzek, eztarri beroa behar omen dutela diote batzuk! eta halaxe egin genuen guk ere! Txokolate bero-beroa baitgenuen gure etxe handi honetan zain!!
Mila esker hurbildu zineten guztioi eta gurekin batera txokolate beroa, goxo goxo familiartean jan zenuten guztioi!
Milaka gauza ikasten ditugu Ikastolako egoitzaren barruan irakasle zein ikasleekin, baina milaka GEHIAGO ikasten ditugu lau paretetatik kanpo eta liburuetatik at! Hona hemen udaltzaingoaren eskutik izan dugun BIDE HEZIKETA ikastaroa adibide gisa!!! Ederki pasaz, aunitz ikasi dugu! Erne ibili, kaskoa hartu eta kaleen barrena legea betez ibiliko gara eta!