Urko Telletxearen Ipuin saritua
"Izua"
Gau
hartan, kapitaina itsasontziko koadernoan, urduri, hasi zen idazten,
kontatzen: pasatutako egun beltzak egin ahaztezinak. Denak hilak,
den-denak hilak zeuden. Itsasontzi hartan bera zen bizirik irauten zuen
bakarra. Nola adieraz zezakeen beldurra, bakardadea, barruko tristura
hura? Nola ezabatu ikusi eta aditu zuena.