2014(e)ko urriaren 21(a), asteartea

40. urteurrena ospatzeko bazkaria


Urriaren 4ean ikastolaren egun berezia ospatu genuen. ikastolaren 40. urteurrena betetzen den honetan ikastolako sortzaileak izan ziren Josu Goia, Espe Aranibar, Bego Aranibar, Bixente Taberna, Antton Erkizia, German Goienetxe eta Ixa Ordoñez omendu zituzten, Aurreskua dantzatuz eta oroigarri bana emanez.

2014(e)ko urriaren 1(a), asteazkena

2014(e)ko ekainaren 13(a), ostirala

Mikroipuin lehiaketa

LH6ko Urko Telletxeak, Euskara Kultur Elkargoak antolatzen duen mikroipuin lehiaketaren 1. saria irabazi zuen. Sari banaketa ekitaldia ikastolan egin zen. Ekitaldian ikastolako bertsolaritza ikasleak aritu ziren besteak beste. Antolatzaileen web orrian ikus daiteke honen inguruko informazioa. Ttipi- Ttapan ere ikus daiteke.

Urko Telletxearen Ipuin saritua
"Izua"
Gau hartan, kapitaina itsasontziko koadernoan, urduri, hasi zen idazten, kontatzen: pasatutako egun beltzak egin ahaztezinak. Denak hilak, den-denak hilak zeuden. Itsasontzi hartan bera zen bizirik irauten zuen bakarra. Nola adieraz zezakeen beldurra, bakardadea, barruko tristura hura? Nola ezabatu ikusi eta aditu zuena.

2014(e)ko apirilaren 30(a), asteazkena

Patxi Lazkanotegiri egindako elkarrizketa

Diario de Navarra kazetaritza lehiaketaren barrenean ikastolako DBH2ko zenbait ikaslek pertsonai desberdinei  elkarrizketa egin diete. Honako hau duzue Patxi Lazkanotegiri, erleetan aditua denari, egindakoa irakurtzeko aukera.






















Joseba Larralderi egindako elkarrizketa

Diario de Navarra kazetaritza lehiaketaren barrenean ikastolako DBH2ko zenbait ikaslek pertsonai desberdinei  elkarrizketa egin diete. Honako hau duzue Joseba Larralderi egindakoa bideoan ikusteko aukera.

Matxus Perugorriari egindako elkarrizketa

Diario de Navarra kazetaritza lehiaketaren barrenean ikastolako DBH2ko zenbait ikaslek pertsonai desberdinei  elkarrizketa egin diete. Honako hau duzue Matxus Perugorriari egindakoa bideoan ikusteko aukera.
1. zatia
2. zatia
3. zatia
4. zatia

Ane Bergarari egindako elkarrizketa


Diario de Navarra kazetaritza lehiaketaren barrenean ikastolako DBH2ko zenbait ikaslek pertsonai desberdinei  elkarrizketa egin diete. Honako hau duzue Ane Bergarari egindakoa bideoan ikusteko aukera:
1. zatia
2. zatia
3.zatia