(Zabala 2000:465)
2015(e)ko otsailaren 3(a), asteartea
Negua Ikastolan!
Abenduan elurra altzairuz, urtarrilean burdinez, otsailean zurez, martxoan lurrez, apirilean urez; maiatzean hegalez.
POLONIA GERO ETA GERTUAGO!
Ikasturte hasieran hasi zen abentura zoragarri hau.
Ordutik, Elkar ezagutzen joan gara, lagun egiten ere hasiak gara, proiektu baten sortzaile izan gara guztiak elkarrekin, batak bertzearekin ikasten jardun dugu eta jardungo dugu...
Orain, hasierako ilusio bera bizkar gainean daramagula, esperientzia bikain hau blogaren bidez zuekin partekatzen jarraitu nahi dugu. Zuek ere gure esfortzu zein bizipenak bizi ditzazuen!
Hemen gure lehenengo solasaldia Skype bidez!
DBH2-Ko IKASLEAK
MUNDUKO 1. ILAR JATEA!
Labiaga ikastolaren 40. urteurrenaren ospakizunen artean, lehenengo ILAR GORRI JATEA izan genuen otsailaren 1ean. Talde desberdinek prestaturiko eltzariak epai mahai zorrotz baten ahotik pasa ondoren, ikastolara hurbildu ziren lagun guztiak bero-bero asebetetzeko aukera izan genuen giro alai eta goxoa zela nagusi!
Markosen argazkiak. Mila esker!
2015(e)ko otsailaren 2(a), astelehena
BERDINTASUN TAILERRAK
Ikastolak, ANIXE elkartekoekin batera, genero berdintasunaren inguruan antolaturiko tailerretan parte hartu dute DBH1 eta LH4ko ikasleek .
DBH1ko ikasleak
LH4ko ikasleak
2015(e)ko urtarrilaren 16(a), ostirala
Juantxo Larramendiri Elkarrizketa
DBH2-ko ikasleak Juantxo Larramendi-ri elkarrizketa egitera joan ginen eta elkarrizketa baino hare gehiago jaso genuen ordainetan! Mila Mila esker Juantxo eta Marga DBH2-ko ikasleen partez.
Erakusketako argazkiak:
2015(e)ko urtarrilaren 14(a), asteazkena
DBH1- Natur
Iepe, hementxe dituzue, guk, D.B.H.1 ko
ikasleak naturren egindako lan batzuk. Hiruhilabete honetan
unibertsoari buruzko gaia landu dugu. Real time board googleko
aplikazioa erabiliz lan hauek egitea lortu dugu, ea gustatzen
zaizkizuen!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)



.jpg)














