erran.eus -etik ateratako albistea.
Santa Ageda bezperan gogoz astinduko ditu makilak Berako Labiaga ikastolak
2017-02-03 07:37
Kultura
Bortziriak
Bera
Larunbatean 16:30ean ikastolatik aterako dira 150 bat lagun
Zazpi urte dira Labiaga ikastolak Berako herriari
Santa Ageda bezperako eske-koplak ezagutzera eman zizkionetik. Zazpi
urte luze joan dira otsailaren 4a Berako egutegietan markatzen hasi
zenetik.
Gisa honetako kantak, hagitz ezagunak ditugu Hego
Euskal Herrian, eta ez hainbertze Iparraldean, noizbait zabal ibili
baziren ere. Eta Bera, Iparraldetik hain hurbil egoteagatik ez ditu
herrikoi bihurtu izanen. Halere, berria den ohitura zaharra geroz eta
indartsuago bizi da herriko txokoetan. Urterik urte, gogorrago astintzen
dute makila Labiagako ikasle, guraso eta irakasleek. Eta aurten ere,
150 bat lagun aterako dira kopla berri eta doinu zaharrak tradizional
egitera. Ikastolatik 16:30ean atera eta Mukixuko zubian egingo dute
lehenengoz oles. Handik, Altzateko karrikan barrena jarraituko dute,
guraso, ikasle ohi eta ikasleek osatutako bandak girotuta. Purienean,
koplak kantatuko dituzte Julen Zelaieta eta Patxi Kastillo ikasle ohiek.
Legiatik Kanttonberrirako bidean, makil hots artean egingo dute aitzin.
Eta hotza gainetik kentzeko, ikastolara itzuliko dira txokolate
beroarekin epeltzera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina