HH etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
HH etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko apirilaren 12(a), igandea

ikastola berdea!

Aste santuko oporren aurretik gure ikastola ingurugiroaren alde aritu zen lanean. Batzuk CONFINT proiektuan aritu ziren burubelarri lanean.  Bertzeak ordea, konpost tailer ezberdinetan parte hartu zuten.  Ttikienak aldiz, udaberriari egin zioten harrera... Zein baino zein interesgarriago! 

Labiaga ere
ingurugiroaren alde!

2015(e)ko otsailaren 6(a), ostirala

SANTA AGEDA BEZPERA DUGU...

Labiaga guztiak era berezi eta alaiean bizi genuen Santa Ageda bezpera....

DBH- ko ikasle zein irakasleak , goizean lan egin eta ikasi ondotik ogitartekoak erosi eta denak elkarrekin Eztegarako ikastolan bazkaldu genuen! Bapo-Bapo beteta baserritar jantziak jantzi genituen eta bertze ikasle (LH eta HH), irakasle, guraso....-rekin batera Santa Agedako koplak kantatu genituen herrian barrena. Hotz bazen ere, giro alai eta ederra izan zen nagusi! 

Esku hotzek, eztarri beroa behar omen dutela diote batzuk! eta halaxe egin genuen guk ere! Txokolate bero-beroa baitgenuen gure etxe handi honetan zain!! 

Mila esker hurbildu zineten guztioi eta gurekin batera txokolate beroa, goxo goxo familiartean jan zenuten guztioi! 

Hurrengo baten zain...

















Labiaga Ikastola.


Bide Heziketa ikastaroa!


Milaka gauza ikasten ditugu Ikastolako egoitzaren barruan irakasle zein ikasleekin, baina milaka GEHIAGO ikasten ditugu lau paretetatik kanpo eta liburuetatik at! Hona hemen udaltzaingoaren eskutik izan dugun BIDE HEZIKETA ikastaroa adibide gisa!!! Ederki pasaz, aunitz ikasi dugu! Erne ibili, kaskoa hartu eta kaleen barrena legea betez ibiliko gara eta!