ikastola etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ikastola etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017(e)ko urtarrilaren 30(a), astelehena

ZATOZ LABIAGA IKASTOLARA!


Ikastolan zer lan eta nola egiten dugun ikusi nahi duzue?



Matrikulazio kanpainarako egindako bideoa ikus daiteke hemen:









Gure Hezkuntza Proiektua aurkezteko eginen ditugun bilerak, honako egun hauetan izanen dira:

EGUNA
ORDUA
HIZKUNTZA
TOKIA
Haur zaintza zerbitzua eskainiko da
Otsailak 7
16:30ean
EUSKARA
Haur eta Lehen Hezkuntzako eraikinean, Eztegara pasealekuan
Otsailak 8
16:30ean
GAZTELANIA

Jakin badakigu ez duzuelak inolako zalantzarik izan nahi, zuen haurraren/en hezkuntza erabakitzeko orduan hartaz, bakarkako bilera bat egiteko aukera eskaintzen dizuegu. Gu ezagutzera etorri eta nahi duzuen guztia galdetzera gonbidatzen zaituztegu.
Zuen erranetara gaude telefono hauetan:

948 630 172    edo   608 677 446
Edo e-posta honetan:
bera@ikastola.eus
Jar zaitezte gurekin kontaktuan eta hitzordu bat adostuko dugu zuen jakin nahia asetzeko.






2015(e)ko apirilaren 21(a), asteartea

LIBURUARENEGUNA PRESTATZEN

DBH1 eta DBH2ko ikasleak LIBURUAREN EGUNERAKO sorpresatxoak prestatzen aritu dira.  Idatzi dituzten "ipuinak" modu berritu batean kontatzeko asmoz.
laster izango dituzue hemen ere ikus/entzungai!

2015(e)ko otsailaren 6(a), ostirala

SANTA AGEDA BEZPERA DUGU...

Labiaga guztiak era berezi eta alaiean bizi genuen Santa Ageda bezpera....

DBH- ko ikasle zein irakasleak , goizean lan egin eta ikasi ondotik ogitartekoak erosi eta denak elkarrekin Eztegarako ikastolan bazkaldu genuen! Bapo-Bapo beteta baserritar jantziak jantzi genituen eta bertze ikasle (LH eta HH), irakasle, guraso....-rekin batera Santa Agedako koplak kantatu genituen herrian barrena. Hotz bazen ere, giro alai eta ederra izan zen nagusi! 

Esku hotzek, eztarri beroa behar omen dutela diote batzuk! eta halaxe egin genuen guk ere! Txokolate bero-beroa baitgenuen gure etxe handi honetan zain!! 

Mila esker hurbildu zineten guztioi eta gurekin batera txokolate beroa, goxo goxo familiartean jan zenuten guztioi! 

Hurrengo baten zain...

















Labiaga Ikastola.


Bide Heziketa ikastaroa!


Milaka gauza ikasten ditugu Ikastolako egoitzaren barruan irakasle zein ikasleekin, baina milaka GEHIAGO ikasten ditugu lau paretetatik kanpo eta liburuetatik at! Hona hemen udaltzaingoaren eskutik izan dugun BIDE HEZIKETA ikastaroa adibide gisa!!! Ederki pasaz, aunitz ikasi dugu! Erne ibili, kaskoa hartu eta kaleen barrena legea betez ibiliko gara eta!

















2015(e)ko otsailaren 3(a), asteartea

POLONIA GERO ETA GERTUAGO!


Ikasturte hasieran hasi zen abentura zoragarri hau. 

Ordutik, Elkar ezagutzen joan gara, lagun egiten  ere hasiak gara, proiektu baten sortzaile izan gara guztiak elkarrekin, batak bertzearekin ikasten jardun dugu eta jardungo dugu... 






Orain, hasierako ilusio bera bizkar gainean daramagula, esperientzia bikain hau blogaren bidez zuekin partekatzen jarraitu nahi dugu. Zuek ere gure esfortzu zein bizipenak bizi ditzazuen! 






Hemen gure lehenengo solasaldia Skype bidez!
 


DBH2-Ko IKASLEAK





MUNDUKO 1. ILAR JATEA!

Labiaga ikastolaren 40. urteurrenaren ospakizunen artean, lehenengo ILAR GORRI JATEA izan genuen otsailaren 1ean. Talde desberdinek prestaturiko eltzariak epai mahai zorrotz baten ahotik pasa ondoren, ikastolara hurbildu ziren lagun guztiak bero-bero asebetetzeko aukera izan genuen giro alai eta goxoa zela nagusi!





 



Markosen argazkiak. Mila esker!