guraso elkartea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
guraso elkartea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2017(e)ko azaroaren 21(a), asteartea
2015(e)ko otsailaren 6(a), ostirala
SANTA AGEDA BEZPERA DUGU...
Labiaga guztiak era berezi eta alaiean bizi genuen Santa Ageda bezpera....
DBH- ko ikasle zein irakasleak , goizean lan egin eta ikasi ondotik ogitartekoak erosi eta denak elkarrekin Eztegarako ikastolan bazkaldu genuen! Bapo-Bapo beteta baserritar jantziak jantzi genituen eta bertze ikasle (LH eta HH), irakasle, guraso....-rekin batera Santa Agedako koplak kantatu genituen herrian barrena. Hotz bazen ere, giro alai eta ederra izan zen nagusi!
Esku hotzek, eztarri beroa behar omen dutela diote batzuk! eta halaxe egin genuen guk ere! Txokolate bero-beroa baitgenuen gure etxe handi honetan zain!!
Mila esker hurbildu zineten guztioi eta gurekin batera txokolate beroa, goxo goxo familiartean jan zenuten guztioi!
Hurrengo baten zain...
Labiaga Ikastola.
2015(e)ko otsailaren 3(a), asteartea
MUNDUKO 1. ILAR JATEA!
Labiaga ikastolaren 40. urteurrenaren ospakizunen artean, lehenengo ILAR GORRI JATEA izan genuen otsailaren 1ean. Talde desberdinek prestaturiko eltzariak epai mahai zorrotz baten ahotik pasa ondoren, ikastolara hurbildu ziren lagun guztiak bero-bero asebetetzeko aukera izan genuen giro alai eta goxoa zela nagusi!
Markosen argazkiak. Mila esker!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)