2013(e)ko azaroaren 25(a), astelehena

ZORIONAK, AUZOLANARI ESKER HELBURU BAT GEHIAGO BETETA

 

Joan den ikasturte bukaeran Ikastolako Guraso Taldeak Eztegarako egoitzako gelen egoera ikusita, hauek margotzeko beharra aztertu zuen.
Horretarako, gurasoei deialdi bat egin zitzaien eta lan hori burutu zen.
Gelak margotzez bukatu genuenean, gainontzeko eremuek ere (pasilloak, eskailerak…) margotzeko beharra zutela konturatu ginen.
Ikasturte honen hasieran, lan hauekin jarraitzea erabaki genuen. Helburua bete da!
Joan den larunbatean (azaroak 23), Eztegarako Ikastola margotzez bukatu genuen. Eginkizun hauetan 40 gurasok baino gehiago parte hartu izan dute. Mila esker guztioi!
Erran gabe doa, auzolanean, boluntario moduan, egindako lan guztiei esker, Ikastolak diru aunitz aurrezten duela.
Zalantzarik gabe, gure seme-alaben hezkuntzarako erabiltzen diren eremuak hobetzeko asmoz gure denboraren zati bat eskaintzeak merezi du.
Bertzerik gabe, jaso ezazue gure agurrik beroena.


Guraso Taldea.


Posted by Picasa

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina