2017(e)ko urtarrilaren 11(a), asteazkena

KIVA PROGRAMA LABIAGA IKASTOLAN


                                             


Gure ikastolan KiVa programa abian jarriko dugu!

     KiVa bullying edo eskola-jazarpenaren aurkako programa da. KiVa programa Finlandiako Hezkuntza Ministerioak finantzatu eta Turkuko Unibertsitateak sortu eta garatutako eredu bat da, eskola-jazarpena murriztea xede duena. Frogatuta dago: KiVa-k eskolan jazarpena murrizten du eta ongizatea hobetzen du! Finlandian, Lehen Hezkuntzako ia eskola guztiak KiVa programa ezartzen ari dira.


KiVa ikasgaietan, ikasleek jazarpenari aurre egiteko bideak ikasiko dituzte.

       KiVa-ren ezarpena era askotan nabari da eskolan. Ikasleek KiVa ikasgaiak izango dituzte (10 ikasgai dira, eta bakoitzak 45 minutuko bi saio ditu). Ikasgaietan eztabaidak, taldeko lana, eskola-jazarpenari buruzko film laburrak eta rol-jokoak sartzen dira. Gaiak, berriz, orokorrak –esaterako, errespetuaren garrantzia giza harremanetan– nahiz bullying-arekin lotutakoak dira, hala nola jazarpenaren mekanismoak eta ondorioak. Ikasgai askotan, jazarpenak bere horretan jarraitzean edo hura gelditzean taldeak jokatzen duen rola aztertzen da; ikasleek pentsatuko dute zer modu egon daitezkeen jazarpenari aurre egiteko, eta praktikatu egingo dituzte. Ikasgaien osagarri gisa, eskola-jazarpenaren aurkako KiVa ordenagailu-joko bat ere badago. Ikastolako korridoreetan KiVa posterrak egongo dira, programa etengabe nabarmen dagoela ziurtatzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina