2017(e)ko otsailaren 3(a), ostirala

Santa Ageda bezperan gogoz astinduko ditu makilak Berako Labiaga ikastolak



erran.eus -etik ateratako albistea.

Santa Ageda bezperan gogoz astinduko ditu makilak Berako Labiaga ikastolak

  Kultura  Bortziriak  Bera

Larunbatean 16:30ean ikastolatik aterako dira 150 bat lagun

Zazpi urte dira Labiaga ikastolak Berako herriari Santa Ageda bezperako eske-koplak ezagutzera eman zizkionetik. Zazpi urte luze joan dira otsailaren 4a Berako egutegietan markatzen hasi zenetik. 

Santa Ageda bezperan gogoz astinduko ditu makilak Berako Labiaga ikastolak
Labiaga ikastolako partaideak eztarriz sano eta ohitura zaharrak berritzen. | Ikusi handiago | Argazki originala


Gisa honetako kantak, hagitz ezagunak ditugu Hego Euskal Herrian, eta ez hainbertze Iparraldean, noizbait zabal ibili baziren ere. Eta Bera, Iparraldetik hain hurbil egoteagatik ez ditu herrikoi bihurtu izanen. Halere, berria den ohitura zaharra geroz eta indartsuago bizi da herriko txokoetan. Urterik urte, gogorrago astintzen dute makila Labiagako ikasle, guraso eta irakasleek. Eta aurten ere, 150 bat lagun aterako dira kopla berri eta doinu zaharrak tradizional egitera. Ikastolatik 16:30ean atera eta Mukixuko zubian egingo dute lehenengoz oles. Handik, Altzateko karrikan barrena jarraituko dute, guraso, ikasle ohi eta ikasleek osatutako bandak girotuta. Purienean, koplak kantatuko dituzte Julen Zelaieta eta Patxi Kastillo ikasle ohiek. Legiatik Kanttonberrirako bidean, makil hots artean egingo dute aitzin. Eta hotza gainetik kentzeko, ikastolara itzuliko dira txokolate beroarekin epeltzera. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina