2016(e)ko apirilaren 4(a), astelehena

BIGARREN ESKUKO MERKATU TXIKIA


Ikastolako Guraso Taldeak bultzatuta, bigarren eskuko merkatu txikia antolatuko da.
Noiz: apirilaren 24ean (igandea).
Non: Kiroldegiaren aitzineko eremuan (eguraldi onarekin). Eguraldiak ez badu laguntzen, Altzateko frontoian.
Ordutegia: 9:00-15:00.
Ikastolaren izenean postu bat jartzeko materiala biltzen dugu ikastolan, baina merkatu honetan postua jartzen animatzen ahal zara, edozeinek parte hartzen ahal du. Horretarako, bakoitzak bere postua antolatu beharko du (mahaia….). 
Postua jartzeagatik, Ikastolari 10€ ordaindu beharko zaizkio. Norberaren baitan egonen da postua bakarka edo bertze
norbaitekin osatzea.
Postua jartzeko interesa duzuenok, Ikastolako idazkaritzara deitu behar duzue: 948 630 172
Merkatuan BIGARREN ESKUKO MATERIALA saltzen ahal da bakarrik (jolasak, arropa, liburuak, etxeko tresnak, altzariak…). Materialaren prezioa norberak jarriko du.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina